Trinketea
URUGUAY
Euskal etorkinak izan ziren kirol hau Uruguayra ekarri zutenak. Kasu honetan, euskal frantses gehiago etorri zirenaren ondorioz, trinketean jolastutako euskal pilota gailendu zen; Beste herrialde batzuetan ez bezala, non frontoia gehiago garatu zen.
“Federación Uruguaya de Pelota”-ko presidenteak zioenez Uruguayen trinkete gehiago zeuden frontoiak baino.
Proposatzen dugun bidaiaren helburua oraingo euskal gazteek beraien aintzindariek Uruguayra eramandako pilotak nola eboluzionatu duen ikustea da. Gainera horrela beste kultura batean euskla pilota nola bizi eta nola ikusten den ere iusteko aukera izango dute bidaiariek.
BIDAIA:
-
864 € - Hegazkina (joan etorria)
-
214 € - Hotela (gosaria eta afariarekin)
-
107 € - Materiala eta kantxaren alokairua
PLANA:
-
Eguna: bidaia luzearen ondoren bidaiariek denbora librea edukiko dute deskantsatu ahal izateko. Arratsaldeko 5etatik aurrera, berriz, bilerak egiten hasiko gara jendea elkarren artean ezagutzeko eta bidaia hau are dibertigarriago egiteko. Gainera egun hau aprobetxatuko da astean zehar egindo diren ekintzak planifikatzeko. Ondoren herria ezagutzera eramango dituzte bidaiariak.
-
-3. -4. -5. -6. Egunak: egun hauetan lehenengo egunean planifikatutako ekintzak egingo dira. Uruguayko trinkete ospetsuenak ezagutu eta aldi berean hauetan jokatzera joango dira. Goizean goiz esnatu eta guztiak batera gosaldu ondoren, autobusera igo eta egun horretan tokatzen den ekintza egitera eramango ditu gidariak. Goizeko ekintza amaitu ondoren 2 edo 3 ordu emango zaizkie bidaiariei beraien kabuz gertuko herriren batean bazkaltzeko. Arratsaldean berriro ere prestatutako ekintza egin eta ondoren Uruguay ezagutzera eramango dituzte begiraleek.
7. Eguna: azken eguna denez bidaiariei nahi dutena egiten utziko zaie, betiere
eguerdirako hotelean egonda guztiok batera itzultzeko hegazkinera joateko.