OPORRAK FILIPINASEN
Mexiko, Estatu Batuak, Kuba… dagoeneko, hiruzpalau herrialde komentatu ditugu euskal pilotaren oporrak pasatzeko. Filipinasen, euskal pilotaren oporrak pasatzeko eskaintza bat dugu.
Hala ere, zintzoak izanik, eskaintza hau ez da oso gomendagarria. Izan ere, euskal pilotaren egoera estatu honetan ez da batere ona. Irlez osaturiko estatu honetan frontoi gutxi daude, modalitate bakarra dago (zesta punta banaka) eta ez dago ez irakasle ezta euskal pilotaren eskolik.
Hori gutxi balitz, estatu osoan klub bakarra dago( Filipinaseko Federakuntza) eta zesta punta profesional kopurua ez da dozenara iristen.
Horretaz aparte, partiduetara ez omen da jende asko gerturatzen, beraz, partiduetan ez da Euskal Herrian dugun saltsa edo morbo hori ikusten zaleen artean.
Bestalde, Filipinas herrialde insegurua da; azken urteetan uholde ugari egon baitira bertan.
BIDAIA: 800€ (Hegazkina soilik; gainera Madrilen eta Japonen hegazkin aldaketa egin behar da, beraz, bidai osoa egiteko 30 ordutik gora behar dira) + 600€ izar bateko hotela janaria kontatu gabe.
Filipinasekoa dugun eskaintzarik txarrena da, garestia, segurtasun gabea,
saltsarik gabea…
​
Hala ere Filipinetan euskadiko hainbat pilotari daukagu pilotaz bizitzen.
Guk Eneko Ugarterekin aritu gara.
ENEKO UGARTE FILIPINASEKO ZESTA PUNTALARIARI ELKARRIZKETA
A-Eguerdi on Eneko, Ibefeko ikasleak gara. Euskal pilotari buruzko lan bat egiten ari gara eta eman diezagukezun informazioa interesgarria izan litekeela pentsatu dugu. Lehenik, zure bizitza pertsonalari buruzko galderak egingo dizkizugu, bigarrenik, Filipinasi buruzkoak. Lehen galdera: Nolatan bizi zara Filipinasen?
B-(barreak). Dana hasten da 1994ean, debuta Filipinasen egin nuen, gero frontoia zarratu zenean ba bueno munduan zihar egon nintzan eta 2000. urtean hona etorteko aukera izan nun eta urte horretan nire emaztea ezagutu nuen, Euskadin bizi genituen urte batzuk eta 2008an, komentatu zidaten ia nahi nun berriro etorri hona jokatzera. Eta filipinaseko familiatik urrutik geunden bezala eta denbora asko zanez ikusi barik, aukera ona zela ikusi nun. Eta 2008tik honarte ba.. hemen, bizitzen eta familiarekin egoten.
A-Ongi Eneko, eta, horretaz bizitzeko balio zaizu? Euskal Pilotarekin bizitza aurrera eramateko balio zaizu?
B-Bueno, lehengo eta behin, lehen ahaztu zait.. Arratsalde on! Bueno… hemen gabon! (barreak) Ia balio didan bizitza aurrerateko? Hombre ba bai! Bestela ez nintzan egongo pelotan jokatzen. Holan argi ta garbi. Nik ez padet bizitza aurrera ateratzen honekin utzi egiten det eta beste aukera batzuk izango nitun kontuan. Bai Euskadin eta bai hemen.
A-Joe… Eta zuk ze modalitate egiten duzu? Zesta punta.. baina nola? Banaka, binaka, ze frontoian..?
B-Bueno, ee profesional bezala, nola esango det.. hemen Filipinasen, asian banaka jokatzen da gehien. Nere lehengoko bigarren urtean, binaka jokatzen genitun quinielaren batzuk baina gehienbat banaka. Da gero ameriketan gehienbat binaka, hor depende ze grupotan jokatzen dezun gehio jokatzen dezu banaka edo binaka.. Adibidez iñaki Osak, goikoetxeak, gehio jokatzen du banaka binaka baino, goiko grupoan dagoelako. italian, italian be banaka eta binaka. mixtoak jokatzen genitun. Ta ze frontoietan, ba.. Milanen, hemen Filipinasen Manilan eta Ameriketan New porren. Ondo ikusita geunden, eta oin bebai, noski.
A-Bale, eta han Filipinasen badago espezialitate berezirik, adibidez, Argentinan paleta argentinarra dago, eta zer modalitate praktikatzen dira han? Bakarrik zesta punta edo badago besterik?
B-Ez.. Hemen zesta punta bakarrik jokatzen da, hemen ez dago beste modalitaterik. Ezagutzen dabe pala baina hemen ez da jolasten besterik, zesta punta da bakarra.
A-Eta Zesta puntan klub asko daude? eta zesta punta eskoletan ematen da? txikitxoei erakusten zaie?
B-Ez,ez.. hau ezta euskadi bezala, hemen ezta euskadin bezala dauzela klub asko: markina, durango, elorrio… horrek bezala ee, hemen dago bat, klub bat dala filipinaseko federakuntzaren eskola eta hor ba bueno ba gure dabenak joan ta ikasi ba joan egiten da. Baina behintzat lehen bakoitzak bere kabuz ikasten zun, pilotariak jolasten ikusi eta haien estiloa kopiatzen saiatzen ziran… baina ez dago irakasle bat ez dago eskola bat atzetikan, ez dago eskolatara joan ta umeei erakutsi zesta punta, halakorik ez dago hemen.
A-Eta filipinetan nolako txapelketak egiten dira? Ikusleen artean aposturik ba al dago?
B-Ba lehen bai egiten ziren txapelketak batez ere jokalari afizionatuendako, hola irabazten zutenek profesionaletara igotzeko aukera zuten. Orain zoritxarrez ez dago holako aukerarik, frontoia Manilatik oso urruti dago eta ezta etortzen jenderik. Lehen apostu asko egiten zituzten, orain internetetik baino ez. Gainera Filipinarrek oso gustokoa dute apostuen kontua.
A-Eta euskal pilota hedaturik dago? edo herrialdetik zehar gutxi batzuek soilik ezagutzen duzue kirola?
B-Ameriketa eta Filipinasen lehen ezaguna zan, baina orain krisiagaz gaztiek eztabe ezagutzen jai-alai.
A-Eta… Zer egingo duzu erretiratzen zarenean?
B-Galdera ona hori!(barreak) . Bueno, printzipioz hemen geratu, Filipinasen, baina, daukadan aukera bakarra ofizina baten lan egitea. Deiak hartzen, erderarekin zerbitzuak ematen. “Atencion al cliente”. Beste aukera bat euskadira bueltatzea baina dagoen krisiarekin ez det buruan aukera hori. Bueno ikusiko det!
A-Bueno ba, plazer bat izan da zurekin momentu bat konpartitzea! Eskerrik asko eta hurrengora arte!
B-Ondo izan!
