Frontball
EEUU
Frontball modalitatea da Estatu Batuetan jolasten den jokamoldea. Jokamolde hau 2008an sortu zen, kirol disziplina moderno eta dinamiko bat da, munduan zehar jolasten den esku pilotako modalitatetik deribaturiko jokoa esan daiteke.
2015eko Apiriletik aurrera FIPVeko (federacion internacional de pelota vasca) beste disziplina bat bezela hartua izan da. Ordutik aurrera txapelketa nazionalak antolatzeaz arduratu dira bai gizonezkoentzat eta baita emakumezkoentzat.
Bitxikeria bezala, Dr. Ken Cooper-ek ikerketa bat egin zuen frontballak duen eraginaz gazte eta nerabeetan eta ikusi zuen emaitzak onuragarriak zirela. Esaterako, psikomotorra da bakarrik jokatzean eta honek koordinazioa eta erresistentzia lantzen dituelako. Partida bat jokatzean eta jokoa soziomotorra bilakatzean, kontzentrazioa asko lantzen da erabakiak hartzeko espirituarekin batera.
Oporretarako aukera hau agian garestienetakoa izango da baina kulturalki
oso anitza izan daiteke. Azken finean Estatu Batuak ez baitira egunero
bisitatzen eta bertako cultura oso ezberdina denez aberasgarria izan
daiteken bidaia da honako gau. Frontballa, gainera ezagutzen ez dugun
jokamolde bat da, euskal pilotaren antzekoa da baina honek nahiko
bitxikeria dauzka eta oso entretenigarria izan daiteke jolasterako orduan.
BIDAIA:
· Bidaia: 350€ (hegazkinean bidaia) + 550€ (hotela, materiala)
PLANA:
1. Eguna: bidaiatik nekatuak helduko direnez, lehenengoz astea nola joango den aipatuko diegu, honen ondoren bakoitzak bere burua aurkeztuko du eta azkenik norekin iradokitu zaion esango da hoteleko logelan. Materialarekin ere kontaktuan jarriko ditugu gazteak pixkanaka ohitzen joateko.
2. -3. -4.-5.-6.- Egunak: errutina ez da asko aldatuko. Goizean goiz jaiki, gosaldu eta Frontballarekin zerikusia duen zerbait erakutsiko diegu, honen ondoren pilotalekuetara eramango ditugu eta entenamendu ezberdinak egingo dira. Bazkal ostean lasai egoteko aukera izango dute eta arratsaldean beste entrenamendu bat egingo da (egunero aspektu ezberdinak landuko dira lan talde ezberdinekin). Egunen batean goizean zein arratsaledan entrenamendu saioa egin ordez hiria pixka bat ezagutzera aterako dira denak batera begiraleekin batera. PILOTARI FAMATUAK ERE IZANGO DIRA BERTAN ENTRENAMENDUEKIN LAGUNTZEN!
7. Egunean: Opari bereziak entregatuko zaizkie gazteei eta agurraren ekitaldia egin ostean denak hegazkinerantz abiatuko dira etxera itzultzeko.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
