top of page

ZESTA PUNTA EDO JAI ALAI

KUBA

Euskal pilota ameriketan gehien bat immigratzen zuten euskaldunen ondorioa izan zen. Kubara, esaterako, XIX eta XX urteen artean eman zen immigrazo hau. Bertara joaten ziren euskaldunak esku pilota praktikatu ohi zuten euren lantegietan, hasiera batean eurak bakarrik jokatzen zuten baina azkenean bertakoak ere jolasten amaitu zuten.

XIX mendearen amaieran zesta punta lantzen hasi zen Kuban. Hau argentinarrek sortu zuten zestaren ondorioz izan zen, erremontearena baino zesta kurbatuagoa zen eta honen bidez pilota indar gehiagoz ateratzen zen frontiserantz.  Honek ikusgarritasuna ematen zion jokoari. Hala ere, Kuban zesta puntari Jai Alai deitu izan zaio.

1898ko Apirilean oso famatua den Jai Alai
frontoiaren eraikuntza hasi zen 1901eko martxoan egin zuren frontoiaren
estreinaldia. Gaur egun Kuban jolasten den euskal pilota jokamoldeak
urriak dira eta oso gutxi jolasten dira, urteen poderioz indarra galtzen joan
den kirola izan da Amerikar lurraldean. Hala eta guztiz ere, gaur egun indarra
hartzen hasi da berriz. Informazio gehio nahi izanez gero ondorego artikulua eskaintzen dugu.

http://www.semillaseneltiempo.com/resources/La+pelota+vasca+en+Cuba.pdf

 

Jarraian aipatzen dugun bidaia egokia iruditzen zaigu zesta punta edo jai alai jokamoldea Euskal Herrian ere

nahikotxo jokatzen den jokamoldea delako eta pertsona asko egon daitezkeelako hau sakonago jorratu nahi

dutenak eta ezin dutenak. Hau izango litzateke bidai egokia, bertan jokamoldearen historia ezagutuko dute

eta hau jorratu ahal izango dute.

 

BIDAIA:

·         142€ (itsasontzian bidaia) + 485€ (hotela + materiala)

 

PLANA:

1.   Eguna: lehenengo eguna gogorra egiten denez inor ere ez ezagutzean, lehenengo eguna elkar ezagutzen ematea da plana, aurkezpena, jolasak, elkarrizketak… hau dena elkar ezagutzeko eta konfiantza pixka bat hartzeko izango da. Amaitu ostean buelta bat matera aterako gara tokia ezagutzeko eta herria gutxi gora behera ikusiko da, beti begiraleekin ibiliko da herrian zehar.

2.   -3.-4.-5.-6.- Egunak: egun hauetarako antolatuta dagoen plana ez da oso aldakorra izango ziurrenik. Goizean goiz jaiki, gosaldu eta hitzaldi moduko bat izango da zesta punari buruz bertako jokalari profesionalen eskutik,honek ordubete inguru iraungo du. Amaitzean, entrenamendu saioa izango da hitzaldia eman duen goi mailako jokalari honek lagunduta. Bazkal ostean lasai egoteko denbora egongo da eta indarrak berreskuratzean beste entrenamendu saio bat egingo da. Entrenamendu saioak pisuegiak ez izateko entrenamendu bakoitza, hasieran behintzat, helburu ezberdinekin egingo da. Arratsalderen batean txangoa egingo da herrian bertan monotonoegia ez egiteko udalekua.

7. Eguna: udalekura joan den orori zesta bat bi pilotekin oparituko zaio udalekuen oroitzapen bezala, agurreko ekitaldia amaitzen denean denak barkurantz abiatuko dira etxera bidean.

​

bottom of page