top of page

Kaixo denoi! Udarako astebete ongi baliatu nahi duzu euskal pilotaz gozatuz? Munduko beste herrialdeak bisitatu nahi dituzu jende berria ezagutuz? Orduan hau da zure bloga!

Blog honekin erakutsi nahi dugu atzerrian jokatzen diren euskal pilota jokamolde ezberdinak. Herrialde bakoitzean zein jokamolde den jokatuena eta honi buruzko informazio pixka bat ematen dugu. Nola sortu zen eta horrelako bitxikeriak.

Hala ere, gure helburua euskal pilota atzerrian sustatzean datza. Beraz eskaini nahi dugu opor edo udaleku mota berezi bat. Opor hauetan beste herrialdeetara joango gara, hemen gure kirolari buruz exibizioak, partiduak... egingo ditu. Lekuko instalazioak ezagutu, tokiko jokalariekin parte hartu, jokalari ospetxuak ezagutu eta turismoa ere egingo dugu. Proiektu hau edozein pertsonarentzat irekia da. Nahiz eta zure lehenengo aldia izan pilota batekin animatzen zaitugu parte hartzera. 

Animatu zaitez!!!! Blog honetan aurkituko duzu behar duzun informazio guztia.

INFORMAZIO OROKORRA:

Opor hauek pertsona guztientzat irekiak dira. Ez da ezer berezirik eraman beharko, bertako istalazioak erabiliko ditugu. Materiala bisitatuko dugun tokiko federazioek utziko digute. Euskal Herritik bi kolaboratzaile joango dira edozein arazo konpontzeko eta plana aurrera eramateko. Hauetaz aparte federazioetako boluntarioak laguntzen izango ditugu. Herrialde batera bakarrik apuntatu daiteke, plaza mugatuak direlako.

bottom of page