OPORRAK MEXIKON
Mexikok euskal pilotarekiko harreman sakonak ditu. Komunikabideek, futbola eta saskibaloia bezalako kirol internazionalak hedatzeko apostua betidanik egin duen arren, euskal pilotaren presentzia Mexikon adierazgarria da. Euskal pilota herrialde osotik ezaguna den arren, batez ere Mexiko Zentraleko zonaldetik jokatzen da.
Hala ere, arestian aipatu bezala, estatuko zonalde askotan ez da jokatzen.
2006ko mundialak, ordea, Mexikon izan zuen tokia. Hori dela eta, euskal pilota zertxobait sustatu izan zen.
Estatu bezala, Mexikok partehartze handia izan du internazionalki. Mundial eta joko olimpikoetan guztira 105 domina lortu ditu (41 urrezko, 39 zilarrezko eta 25 brontzezko).
Pilotariei dagokionean, egun dugun pilotari mexikarrik esanguratsuena “El lokillo” bezala ezagutzen dugu. Hala ere, pilotari adituen ustez, historian egon den pilotari mexikar onena “Momo” izan da.
Errutinatik ihes egiteko aukera polita izan daiteke Mexiko. Bertan euskal pilota beste perspektiba batetik enfokatzen dute. Interesgarria izan daiteke kultura, testuinguru eta jende modu desberdina ezagutzea. Gainera, “black friday”-a dela eta, bai ‘vueling’ eta baita ‘Spanair’ hegazkin elkarteetan deskontu ikaragarriak daude. Ezin duzu aukera paregabe hau alde batera utzi beraz gorde ezazu zure txartela agortu baino lehen!
BIDAIA:
→ Hegazkina(Madrilen hegazkin-aldaketa egin behar dela kontuan harturik) 400€ + Hotela 500€ (Buffet librea gosari eta bazkarirako eta hoteleko spa dohakoa dela kontuan harturik).
PLANA:
→ 1. eguna: Mexiko hirira iritsi, hotelera joan, lasaitasuna(Kontuan izan behar da Mexikon Euskal Herrian baino 8 ordu goizago bizi direla, hortaz, kantsaturik iritsiko dira). Hurrengo astean landuko ditugun kontzeptu tekniko-taktikoak azalduko dira.
→ 2.eguna:
Goizez: Zesta puntako Xisterak nola egiten diren azalduko diegu, modalitatearen ezaugarriak azalduz (saio teorikoa).
Arratsaldez: Bazkaldu ondoren, 2-3 ordu egongo dira zesta puntan hasiberrientzako jokoetan jolasten Mexikoko euskal pilotako selekzioko pilotarietaz lagunduta(saio praktikoa).
→ 3.eguna:
Goizez: Entrenamendu praktikoa: Zesta puntako partiduak eta gaitasun gehiago eskatzen duten jolasak egingo dituzte.
Arratsaldez: Urrezko domina lortu zuen zesta puntalariaren hitzaldira joango dira.
→ 4. eguna:
Goizez: Palako modalitatea azalduko diegu
Arratsaldez: Palako praktika izango dute( intentsitate baxuko entrenamendua, hasiberrien mailakoa)
→ 5. eguna:
Goizez: Palako praktika ( partiduak eta zailtasun handiagoko ariketak egingo dituzte).
Arratsaldez: Autobusa hartu eta Mexikoko profesionalen partidu bat ikustera joango dira.
→ 6.eguna:
Goizez: Esku pilotako saio teorikoa izango dute(besteak beste, takoak egiten ikasiko dute)
Arratsaldez: Hasiberrientzako esku pilotako praktika.
→ 7. eguna:
Goizez; Partiduak egingo dituzte eta saio amaieran udalekuetako kide bakoitzak pala, xistera eta pilota bat eramango dute oroigarri bezala.
Arratsaldean: Ruta turistiko bat egingo dute Mexikoko frontoi ezagunenak ezagutuz eta Mexikoko arratsaldeko 8etan hegazkina hartuko dute etxera bueltatzeko.
​